LAPALANKA ZINEMALDIA Film laburren 1. Lehiaketa

LAPALANKA ZINEMALDIAn parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:

Bilboko Prestakuntza eta Laneratze Plan Singularreko ikasleok Harrobia Ikastolarekin, San
Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkataritza eta Enpresekin batera, eta Aldauri
Fundazioa, Lanbide eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, aurkezten dugu:                                                                    LAPALANKA ZINEMALDIA Film laburren 1. Lehiaketa

Lehiaketari apirilaren 1ean hasiera emango zaio izena emateko epearekin batera eta
maiatzaren 3an bukatuko da, izena emateko epea bukatzeaz eta Azken Gala ospatzeaz batera,
non 15 finalisten lanak aurkeztuko diren. Maiatzaren 11n, 12.30etan sari banaketa izango da
Bilbo Zaharreko Azokaren gunean, Mariaren Bihotza plazan.

Herritar guztiei irekita dagoen iniziatiba honek hiru maila izango ditu: erakundeak,
komertzioak eta banakoak; eta pertsona guztien parte-hartzea errazteko, bai bideo-kamera,
bai sakelako telefonoaren kameraren bidez edo beste era batez egindako lanak ere onartuak
izan daitezke.

Oinarriak ikusi www.lapalankazinemaldia.eus web orrian

 

Este sitio web utiliza cookies para una mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies