Elkartea

NOR GARA

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabaleko Merkatarien Elkartea 1983an sortu zen Auzoen dinamizazioaren eta suspertze komertzialaren bidez Komertzioa pizteko, Komertzioaren interesen defentsarako Asoziazionismoa bultzatuz eta bere bazkideen artean etengabeko lan hezigarri, sozial eta kultural bat sustatuz.

Merkatarien Elkartearen xedea bere bazkideen interes ekonomiko, sozial, profesional eta kulturalen ordezkatzean, defendatzean eta sustapenean datza.

Merkatariok Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako Birgaitze Plan Integralaren ildoei jarraituz eta erakundeen parte-hartzearen bidez enplegu eta heziketa, etxebizitza, segurtasuna eta babesa, hirigintza, osasuna, eta beste hainbeste arlo bere barne hartzen dituen suspertze eta dinamizazio prozesuan sartuta dagoen esparru batean kokatzen den talde dinamiko bat osatzen dugu. Merkatarien Elkartearen helburu nagusienetariko bat Auzoen irudia hobetzea da, eta hau dela eta Birgaitze Planekin batera aktiboki lan egiten du auzoen bizitza komertziala bultzatzen dituzten hainbat kultur, kirol, folklore eta abar ekitaldi eta aktibitateak antolatuz eta burutuz.

Merkatarien Elkartearen web-orriaren bidez bazkide diren komertzioen komertzio eta zerbitzuen eskaintza hurbildu eta ezagutzera eman nahi dugu, bezeroen beharrak asetzeko bere produktuen kalitatean, arreta pertsonalizatuan, profesionaltasunean, kalitate-salneurri erlazio egokian, berrikuntzan, promozioetan, aukeran… ardura berezia jartzen duen eskaintza bat.

HELBURUAK

  • Bere bazkideen interés ekonomiko, sozial, profesionalak eta kulturalen ordezkaritza, defentsa eta·suspertzea.
  • Bazkideak diren merkatarien arteko solidaritatea suspertu, laguntza izaerako zerbitzu komunak sortuz eta suspertuz.
  • Bere bazkideentzako hobekuntza sozialak eta ekonomikoak lortzeko beharrezkoak diren ekintzak antolatuz.
  • Bere bazkideen etengabeko heziketa lana antolatzea.
  • Auzoen irudia hobetzea Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako Birgaitze Plan Integralarekin batera etengabe lan egiten. ·
  • Bazkideak diren komertzioen komertzio eta zerbitzu eskaintza ezagutzera ematea.

JARDUERAK

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabaleko Merkatarien Elkartea 1983an sortu zen Auzoen dinamizazioaren eta suspertze komertzialaren bidez Komertzioa pizteko, Komertzioaren interesen defentsarako Asoziazionismoa bultzatuz eta bere bazkideen artean etengabeko lan hezigarri, sozial eta kultural bat sustatuz.

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabaleko Merkatarien Elkarteak bere helburu nagusien artean, eta hainbat Erakundeekin batera, bere Auzoen bizitza dinamizatzen dituzten eta bere irudia hobetzen dituzten kultur, heziketa, kirol eta folklore ekitaldi eta aktibitate ezberdinak antolatzea eta burutzea dago, modu honetan bertan kokatzen den Komertzioa bultzatuz.

Este sitio web utiliza cookies para una mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
RSS
Follow by Email
Instagram