Moskotarrak Konpartsak “El Paraje Bilbaíno” saria eman dio Ultramarinos Romañari (San Frantzisko 24), 1945ean sortua. Ekitaldia bertan izango da, 19:00etan.
Sari honek mende erdi baino gehiagoan zehar beren jatorrizko jarduera mantentzea eta sendotzea lortu duten Bilboko saltoki klasikoen merezimenduaren aintzatespena izan nahi du, hau da, bezeroen hainbat belaunaldiri arreta eman izana. Azken batean, hiribilduaren historiari lotutako lokalak eta negozioak dira.
Angel Romañak zuzentzen duen lokala, Manuel Romaña fundatzailearen semea; lekaleak soltean saltzen espezializatuta dago, kontserba eta urdaitegi mota guztietan. Beren produktuen kalitate handiari esker, ateak zabalik izan dituzte hainbeste urtetan.