«Ezagutu Carnival Love Coctails koktelen ibilbidea San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan, Bilboko zaporeaz eta kulturaz gozatzeko»
Merkatarien eta Enpresen elkarteak, Bilboko Udalarekin lankidetzan, koktel-ibilbide bat sortu dute Bilboko San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan, Hirigune Historikoan ostalaritza eta merkataritza dinamizatzeko. Ibilbidea, Carnival Love Coctails izenekoa, Inauterietako eta San Balentineko ospakizunen babesean sortutako ekimen berritzailea da, eta auzo horien ostalaritza-eskaintza aniztasuna eta berritzeko gaitasuna erakustea du helburu.


